XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAIONA

Bestak

Baionako 60. bestak aro gaixtoak markatu ditu.

Agorrilaren 8 arratsalde apal beltzak ekarri duen harriak ekarri ditu aspaldian izan ez diren kalteak.

Ekitaldi euskaldunak gaur egun finkaturik dira Baionako bestetan: Moderneko Lehiaketa: aurten Carricart Bizkubi izan dira irabazdun irripartsuak.

Orai Bat eta Ttipi Ttapa batasunen kasko handiek goiz eta arratsalde ekarri dute terreia berezia.

Haurren tanborradak bere zedarriak ezarri ditu, larunbateko txistu alardeak bezala.

Dantzazpi ekitaldi herrikoiak euskal hatsa erakusten du Montaut plazan, katedralaren mazalean.

Igandez, Baiona Iruinea birazkatzearen eguna.

Auzapez eta Kontseiluen bazkari ofizialaren ondoan 130 bat presuna baiones eta Iruinesak bildu dira Baiona Xaharreko batzokietan konbenio herrikoiak erreberritzeko.

Igande arratsean Pottorroak taldeak apailatu Asterix karroa atera da Corsoko xapeldun eta Miarrizko karro bat bigarren.

Zezen lasterrik ez da izan, abereek ez dute behar bada uste bezain bat preziatuko aro txarrak ekarri dien bizirik egoteko epe berria.

Pariatzen dut Ama Birjina bestakari egin diren zezen lasterren egunean ez dutela barkamenik izan.